2016/12/14

I. ESKOLA BILTZARRA

Abenduaren hasieran egin zen "I. Eskola biltzarra" eskolan sortzen diren arazoak ikasleen artean eztabaidatu eta bideratzeko helburuarekin.

Biltzar hau 3, 4, 5 eta 6.mailako ikasleak elkarturik burutu zen.
Lehendabizi, ikastalde bakoitzak 2 gai nagusi proposatu behar izan zituen. Honetarako, aurretik, talde bakoitzak hausnarketa eta aukeraketa lana egin zuen.
Ondoren, 6.mailakoei aurkeztu zitzaizkien gai hauek, beraiek nagusienak izanda, gidaritza lana egingo baitzuten. Hauek, guztira zituzten 8 gaietatik 2 aukeratu zituzten biltzar honetan lantzeko.
Parte hartzea eta interesa handia izan zen ikasleen artean eta hainbat ideia, ikuspuntu eta sentimendu azaldu ziren bertan.

Bukatzeko, bilera gidatzen zebiltzan ikasleen lanari esker, bertan aipatutakoak, ondorioak eta hartutako erabakiak txosten batean bilduta ditugu. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario